Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek gidatzen duten “Ez gara Palestinaz ari!”, bertsolaritza, musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 28an, larunbat arratsaldeko 7:30etik aitzinera Berako Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordeak, Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako ikuskizunera sartzeko 3 euro ordaindu beharko da.
Ander Lizarralde eta Unai Muñoarekin batera, Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek parte hartzen dute ikuskizunean. «Abilak gara –diote– munduaren gaineko irakurketa politiko eta sozialak egiten, bata bizilagunak epaitzen ere, baina, erreparatzen al diogu geure barne munduari? Partekatzen al ditugu gure benetako izuak, konplexuak, minak, desioak…? Gure berri eman nahi dizuegu bertsotan pianoak eta gitarrak lagunduta, gure buruaz barre egitearekin batera».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!