Aspaceko Uxane Berako zentruko kideek ohikoa bihurtu den Eguberrietako antzerki emanaldia eskainiko dute abenduaren 20an, ortziral arratsaldeko 7etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. “Cuando yo nací… Aspaldi sortu berria!” antzeslana taularatuko dute. Sarrera 3 euro kobratuko da.
Kasu honetan Uxane sendiak (familia benetan ugaria) denboran atzera egiteko gonbita egiten digu, preseski sortze unera. Umorez eta poesiaz momentu hori bisitatuko dugu, gizaki eta gisa berean berdinak bezain bakar bilakatzen gaituen mugimendu sakratua.