Cáritas-entzat dirua biltzeko ongintzako opera kontzertu zikloa larunbatean abiatuko da Berako elizan

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 17a

Utzitako argazkia

Heldu den urteko urtarrilaren 4an Donezteben eta martxoaren 14an Elizondon izanen dira emanaldiak

Cáritas-entzat dirua biltzeko helburuarekin, ongintzako opera kontzertuak eskainiko dira Beran, Donezteben eta Elizondon. Hiru herri horietako abesbatzekin batera Berako eta Elizondoko musika bandek eta hainbat abeslarik hartuko dute parte. Lehen emanaldia abenduaren 21ean, larunbat arratseko 8etan izanen da Berako elizan.

Arestian aipatutako musika banda eta abesbatzekin batera, Abenauara Graffugna, Ariadna Martinez eta Andrea Jimenez sopranoak, Nerea Berraondo eta Elena Balanuta mezzosopranoak, Eduardo Zubikoa tenorea, Pablo Azpeitia baritonoa, Daniel Gutierrez piano jotzailea eta Amaia Leiza dantzaria ariko dira.

Sarrerak 5 eurotan salduko dira eta aitzinetik erosteko aukera izanen da La Caixako bulegoetan. Zero sarrerak eskuratzeko eta donatiboak emateko modua ere izanen da.

Berako kontzertuaren ondotik, heldu den urteko urtarrilaren 4an Doneztebeko elizan eta martxoaren 14an Elizondokoan eskainiko dira emanaldiak, ordutegi berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun