Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak biolin entzunaldia eta Eguberrietako kontzertua antolatu ditu abenduaren 17 eta 18rako. Astearte arratsaldeko 6etan Musika Eskolan eskainiko dute biolin entzunaldia eta asteazkenean, ordu berean, Gabon kontzertua Kultur Etxean.
Biolin kontzertuari dagokionez, Eduarda Gomesek “Hiding in the long grass” eta “Musical box (K. Eta H. Colledge) joko ditu; Arnaldo Vicente Gomesek “Allegro” (Suzuki), Maider Tapiak “Part of your world” (A. Menken); Maddi Melladok, Mari Jose Bergara pianoan lagun duela “Gavotte” (F.J Gossec), Nerea O´Learyk, Mari Jose Bergara pianoan lagun duela “Birjiña maite gabon kanta”; Sergio Paniaguak “Gymnopédie” (E. Satie); Eva Fernández-Darlas eta Maitane Telletxeak “El Capotín” herrikoia; Katti Irastortzak, Mari Jose Bergara pianoan lagun duela “Concierto en Sol M” (F. Seitz) eta biolin taldeak, Nahia Telletxea teklatuan eta Mari Jose Bergara pianoan lagun dutela, “The dark island” eta John Ryan´s polka” irlandar herrikoiak joko dituzte, entzunaldia bukatzeko.
Eguberrietako kontzertua asteazkenean
Asteazken arratsaldeko 6etan, musika eskolako ikasle guziek eskainiko dute Eguberrietako emanaldia Kultur Etxean. Lau, bortz eta sei urteko hastapen mailakoek “Lo eta lo” euskal kantarekin hasiko dira. Biolin taldeak, bezperan bezala, “The dark island” eta “John Ryan´s polka” irlandar herrikoiak joko ditu, Nahia Telletxea teklatuan eta Mari Jose Bergara pianoan lagun dutela. Ane Fagoaga, Ainara Fernandez, Maialen Larrañaga eta Nerea Perez esku soinulariek eta Carmen Moreno eta Leire Ruiz pianojoleek Aiko taldearen “Baltza Lasa” joko dute; Trikitixa taldeak Maixa eta Ixiarren “Bexamela eta pastela”; txistu taldeak, Ibon Irastortza, Oier Larretxea eta Asier Oses bakarlariearekin, Mari Jose Bergara pianojolearekin eta Igor Tellexea baxuarekin, Gorka Sarriegiren “Amaren besoetan” eta “Bermioko portua” herrikoia joko dituzte, Marijoxe Gaztelumendiren zuzendaritzapean. Helduen talde instrumentalak Urkoren “Maite, maite, maitea” joko dute; pop taldeak, Maialen Ruiz pianoan, Ibon Irastortza baterian, Katti Irastortza biolinarekin, Lizar Elexpuru baxuarekin eta Oier Zapiain saxoarekin dituztela, “Summer nights” (J. Jacobs eta W. Casei) joko du; gitarra taldeak, Beñat Lopez ahotsean, Joseba Bertiz baterian eta Igor Telletxea baxuarekin lagun dituztela, Pink Floyd-en “Wish you werw here”, perkusio taldeak “Knick, snack percussion” (Fred M. Hubbell), talde instrumentalak “Cabaret” (John Kander) eta musika eskolako ikasle guztiek “Eguberri abestiak” eskainiko dute, kontzertua bukatzeko.