Mugaz gain antzerki jaialdiak Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteko 2013ko Saria jasoko du

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Urteak daramazkite Mugaz Gain eskolarteko antzerki jaialdia antolatzen Beran. Argazkia 2005. urtekoa da. Utzitako argazkia

Abenduaren 14an eginen den Antzerkizale Egunean hartuko du Berako taldeak Berriozarren

Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak (EHAZE) urtero ematen duen saria Berako Mugaz Gain antzerki jaialdiak jasoko du aurten. Berriozarren abenduaren 14an Jalgi hadi taulara goiburupean eginen den Antzerkizale Egunean jasoko du.

Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak (EHAZE) urtero ematen duen saria Berako Mugaz Gain antzerki jaialdiak jasoko du aurten. Berriozarren abenduaren 14an Jalgi hadi taulara goiburupean eginen den Antzerkizale Egunean jasoko du.

EHAZEk laugarren urtez eman du saria eta orain artean pertsona fisiko bati eman badiote ere, aurten elkarte batek jasoko du lehen aldiz, Mugaz Gain elkarteak hain zuzen. EHAZEk euskarazko antzerkian egindako ibilbidea eta parekidetasunaren alde egindakoa baloratu du saria ematerakoan, eta Nafarroako talde bati eta Nafarroan egindako jaialdi batean ematearekin mezu berezia eman nahi izan du: Nafarroan euskarazko antzerkiak duen egoera kaxkarra salatzea, hain zuzen, eta antzerkia indartzeko saiakera bat egitea.

Itziar Elias EHAZEko koordinatzaileak aipatu digunez, «Mugaz Gain taldekoek, beraien izenak ongi adierazten duen moduan, mugak hautsi dituzte, oztopoen gainetik». Udane Juaristiren koadroa, sari honetarako bereziki egina, jasoko dute saritzat.

 

Antzerkizale Eguna larunbatean Berriozarren

Abenduaren 13an, ortziralean eginen den mahainguruaren ondotik, abenduaren 14an, larunbatarekin ospatuko da Antzerkizale Eguna Berriozarreb, Jalgi hadi taulara izenburupean.

11:00etatik 11:30era jaiaren hasiera izanen da, musikaz blai. Gero, haur eta helduentzat tailerrak eginen dira, baita irakurketa dramatizatuak ere. Tartean gosaria eta musika ere izanen dute. Zulo-Alai elkartean eginen den bazkariaren ondotik, bakarrizketak, umeentzat ipuin kontalaria eta mikro-antzerkien zirkuitoa eginen dira. 19:30ean, manifestu irakurketaren ondotik, 2013ko EHAZE Saria emanen zaio Mugaz Gain elkarteari. Bukatzeko, Kabia konpainiaren eskutik, Itzalak antzeslana ikusgai izanen da areto nagusian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun