Bortzirietako eskuz binakako txapelketaren finalak jokatuko dituzte asteburuan

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Sari banaketa eta zozketak eginen dira igandean Beran

Abenduaren 14 eta 15ean jokatuko dira Bortzirietako eskuz binakako XIII. txapelketako finalak. 
 
Larunbat goizeko 10etan hasita jokatu­ko dira lehendabiziko finalak Lesakan. Ttikien kategorian, Arkupeko Aitor Galardi eta Jon Galardi, Gure Txokoako Andoni Latorre eta Koldo Lacar-en kontra ariko dira. Umeak B kategorian, Arkupeko Eloi Sanchez eta Oihan Etxebe­rriaren kontra. Kimuak B mailan, Irungo Iker Amiano eta Unai Amianok lortua dute finalerako txartela eta larunbat honetan joka­tzekoa zen finalerdiko irabaz­learen kontra ariko dira. Umeak A mailan, az­ke­nik, Gure Txokoako Unai Alzugarai eta Andoni Telletxea eta Unai Lluzia eta Jon Pagola iza­­nen dira aurrez au­rre.
 
Igande goizeko 10etan hasita, Berako Eztegaran jokatuko dira bertze finalak. Ki­mu­ak A mailan, Gure Txo­koako Josetxo Sese eta Asier Telletxea, Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxebereren kontra ariko dira. Hau­rrak kategorian, Arkupeko Aimar Otxoteko eta Gure Txokoako Oier Larretxeak ez zekiten oraindik zein izanen zuten arerio hau idazterakoan, Kadete mailan, Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Oiarpeko Ekain Etxeberria, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokiren kontra ariko dira. Gazteak B mailan, Gure Txokoako Antoni Lazkanotegi eta Ultzamako Xabier Aizpuruaren arerioak asteburu honetan erabaki­tzekoak ziren eta Gazteak A mailan, Gure Txokoako Ander Erran­donea eta Mattin Garbisu, Xabi Alkasena eta Xabi Mendy taldekideen kontra ariko dira.
 
Sari banaketa Berako partiden ondotik eginen da. Bortzirietako pilota eskolak tablet bat eta Martikoko bi lote zozketatuko ditu finalak bukatzerakoan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun