Ez dira garairik onenak txirrindularitzarako, baina halere Beñat Txoperenak bere xokoa eginen du eta heldu den urtean debuta eginen du Euskadi Txirrindularitza Fundazioak errepideratuko duen talde kontinental berrian. Miguel Madariaga, Fundazioko presidenteak eman zuen proiektuaren berri abenduaren 4ean. Oraingoz, 7 txirrindulari ditu taldeak: 2013ko taldetik segitzen duten Carlos Barbero, Jon Larrinaga, Haritz Orbe, Mikel Aristi eta Illart Zuazubiskar eta afizionatutatik pasatutako Victor Etxeberria eta Beñat bera.