Iaz bezala, aurten ere, Elkartasun zozketarako boletoak salgai dira. Urte zahar egunean, ilunabarreko 8etan, elkartasun poteoaren ostean eta herriko plazan, zozketa eginen da. Bi sari daude jokoan: Lehenengo saria: Arantzako produktuekin osatutako zare eder bat; bigarren saria berriz, Arantzako bildotxa.
Boletoak euro batean jarri dituzte salgai. Beraz, nahi duenak badaki. Norbaitek eskeiniz gero, animatu eta parte hartu.