Urtero bezala San Frantzisko egunean Larraburua Jubilatuen elkarteak 80 urte bete dituzten bazkideak omendu ditu. Aurtengoan bi izan dira; Ana Maria Soria Ariztegi eta Miguel Mª Arburua Arribillaga. Goizean hildakoen alde meza izan zen eta ondotik bazkaria Larraburuan.