Herritarrak Eguberriak prestatzen hasiak dira

Irune eta Itsaso 2013ko abenduaren 13a

Ekitaldi gehienak Gabon egunean izanen dira

Abenduaren 24an, arratsaldeko 16:30ean haur eta gurasoak plazan elkartu eta herriari itzulia emanen diote Olen­tzero eta herriko musikariekin. Ondotik Txokolatada eta pin­txoak izanen dira frontoian herriko gazteen eskutik; txistulari eta trikitilariek girotuta. 19:00­etan meza izanen da eta ondotik Elizako arkupean eguberrietako abestiak kantatuko dira. Segidan, 20:00ak inguruan Altxatako dantza taldearen aldeko saskiaren zozketa eginen da frontoian.
 
Urtarrilaren 6ean, ilunabarrean, urtero bezala txokolatada eskainiko die Larraburua elkarteak herriko haurrei.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun