Gutuna idatzi ez duena, oraindik ez dabil berandu…Honez gero, gure etxeko ttikienek zirriborroak egin eta hizkirik hoberenarekin egindako eskutitza Olentzerori bidalia diote. Beti izaten dute eskatu beharrekoa pentsatua… bertze batzuk, maiz aldatzen dituzte jostailu edo dena delakoak… Tira, Olentzero eta Mari Domingi, herrirako pakete eta ikatz “jorrada” ere prestatzen ariko dira. Lan handia izaten dute aitzineko asteetan nola eguberri bezperan. Herri aunitzetako etxe aunitzetara ailegatu behar baitute!
Beurei ongi-etorria prestatzeko, eguberrietako kantuekin karriketan barna kalejira eginen da. Hitzordua, hiru eta erdietan, aurten goizago egina da. Olentzero eta Mari Domingiri musuak eta besarkadak eman ondotik, berendua izanen da. Beraz, urteroko moduan, kantak ongi prestatu eta hotzak kentzeko moduko ekitaldia izanen da kantuz eta dantza saiotxoekin.