Metereologia estazio automatikoa paratu dute Larrategaina inguruan

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Santa Barbara mendiaren magalean, Larrategaina inguruan paratu du Nafarroako Gobernuak metereologia estazio automatiko berria, datuak denbora errealean ematen dituena. Honela, gisa honetako 20 estazio daude Nafarroan eta bertze 9 datuak denbora errealean ematen ez dituztenak.
 
Estazio hauek guziek sentsoreak dituzte, tenperatura, hezetasun erlatiboa, euri prezipitazioak, eguzki erra­diazioa eta 10 metroko altueran haizearen abiadura eta norabidea neur­tzen dutenak. Hamar minutuero bil­tzen dituzte datuak eta Nafarroako Gobernuaren metereologia orrialdean sartzen dute informazioa.
 
Denbora errealean ematen diren datu horiek baliagarriak izan dira la­rrialdi egoeretan, hala nola sute, uholde eta haizete handietan. Edozeinen­tzat eskuragarri daude datu horiek eta jendeak gero eta interes handiagoa du horiek jakiteko. Hala,  metereo­logia webguneak (meteo.navarra. es) 1.400.000 bisita jaso zituen urrian, joan den urte osoan baino gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun