88 urte eta gero itxi egin dute Iribarrendarren pelukeria

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Utzitako argazkia

Erretiroa hartu eta Bienvenido Iribarren bere aitak 1925ean irekitako gizasemeen pelukeria “mitikoa” itxi behar izan du Pepito Iribarren Aldaz ileapaintzaileak.  Bienvenido 70 urtera arte aritu zen lanean eta 90 urterekin hil zen arte semeari aholku ematen aritu zen. Pepito 15 urterekin hasi zen aitari laguntzen eta, segidarik gabe, azaroaren 30ean itxi behar izan zuen Bortziriak, Sara eta inguruko herrietako hainbat bezero zituen establezimenduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun