Futbol zelaien egoeraz kexu agertu dira Gure Txokoako jokalarien gurasoak

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Azpiegitura hauek egokitzea aldarrikatu dute

Gure Txokoa futbol taldeko guraso batzuk Matzada futbol zelaiaren egoera tamalgarria eta entrenatzeko erabili ohi den Agerrako zelaiaren egoera txarra salatu dute. Haien seme-alaben motibaziorako ezinbertzekoa deritzoten azpiegitura hauen egokitzea aldarrikatuz herritarren laguntza eskatu dute.

Gurasoek gogoratu dutenez, «gaur egun ditugun instalazio eskasekin Gure Txokoan 180 bat haur eta gazte ari dira futbolean; 10 taldetan banatuak eta sei maila desberdinetan jokatzen». Alde batetik, Matzada futbol zelaiaren egoera tamalgarria salatu dute, «zelaiaren egoera penagarria, harmailarik gabeko zelaia, partiduak ikusteko estaldurarik eza, bankilloak ...». Bertze aldetik, entrenatzeko erabiltzen den Agerrako zelaia ere «ez da motz gelditzen. Ma­tzada ez izorratzea­rren erabiltzen duten zelai hau hagitz egoera txarrean dago (zuloak, putzuak, lohia…) eta euria egiten duenean egoera petral hau areagotzen da. Horrelakoetan, frontoian entrena­tzea izaten da irtenbide bakarra», diote.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun