Aymee Ribalta eta Edurne Alegria ikasleak saritu ditu Bortzirietako euskaltegiko zozketak

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Utzitako argazkia

Euskara Mankomunitateak helduen euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko, ikasleen ahalegina saritzeko eta euren motibazioa indartzeko, Euskaltegiko ikasleen artean bi sari zozketatu zituen aukeran, bata urte osorako matrikula, eta bertzea telefono eramangarria. Zozketa urriaren 25ean egin zen Euskara Mankomunitatean, eta honako bi ikasle hauek izan dira sarituak: Aymee Ribalta Mirabal, 1. urratseko ikaslea, eta Edurne Alegria Iraola, 5. urratseko ikaslea (Men­txu Peña irakaslearen eta Jaime Iturria Mankomunitateko presidentearen artean ageri dira). Zorionak bioi!  Bortzirietako Euskaltegian euskara ikasteko taldeak abian direla urriaz geroztik, eta aukera bada urte berriarekin euskaltegian hasteko, otsailean berriz ere izena emateko aukera irekiko baita. Horrez gain, urte berriarekin EGA taldean sartzeko aukera izanen da. Interesatuek 948 637796 telefonora deitzen ahal dute informazio gehiago galdetzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun