Lesakako Musika Bandak kontzertu didaktikoa eskaini zuen ortziralean Berako Kultur Etxean

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 16a

Piratez mozorrotuak taularatu ziren Lesakako Musika Bandako kideak. Utzitako argazkia

Labiaga ikastolak antolatutako emanaldian haurrek eta gurasoek parte hartu zuten

Lesakako Musika Bandak “Kolorezko banda” izeneko kontzertu gustagarria eman zuen abenduaren 13an, ortziral arratsaldean Berako Kultur Etxean. 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako emanaldia Labiaga Ikastolak antolatu zuen Berako Kultur Batzordearen laguntzaz eta haur eta gurasoz gainezka agertu zen Kultur Etxea. Ikusi argazkiak

Lesakako Musika Banda, Mikel Iriarteren zuzendaritzapean, piratez mozorrotua taularatu zen eta Ritxi Abril gidari zela, haurrek eta gurasoek ere musikan parte hartzeko aukera izan zuten, txalo, oihu eta zalaparte eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun