Bortzirietako eskuz binakako hamahirugarren pilota txapelketako finalak jokatu dira asteburuan. Lehen aldiz bi egunetan eta bi herritan banatuak jokatu dituzte azken partidak, larunbatean Lesakan eta igandean Beran. ikusi argazkiak
Larunbat goizean jokatu ziren lehen finalak Lesakan.
Ttikien kategorian, Lesakako Arkupeko Aitor Galardi eta Jon Galardi anaiek 18 eta 14 irabazi zieten Berako Gure Txokoako Andoni Latorre eta Koldo Lacar-i.
Umeak B kategorian, Arkupeko Eloi Sanchez eta Oihan Etxeberriak 18 eta 6 irabazi zieten Gure Txokoako Adei Villamea eta Andde Maritorenari.
Umeak A mailan, Gure Txokoako Unai Lluzia eta Jon Pagolak 18 eta 11 irabazi zieten Unai Alzugarai eta Andoni Telletxea taldekideei.
Kimuak B mailan, azkenik, Irungo Iker Amiano eta Unai Amianok 18 eta 5 irabazi zieten Altxatako Andoni Otxoteko eta Rafaela Gomes-i. Etxalarko Rafaela Gomes izan da txapelketa honetan parte hartu duen neska bakarra eta finalera ailegatzea ere lortu du.
Igande goizean, Berako Eztegaran jokatu ziren gainerako finalak.
Kimuak A mailan, Txarutako Oier Ballarenak (Mikel Ariztiaren ordez jokatu zuen finalean) eta Beñat Etxeberek 18-13 irabazi zieten Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxeari.
Haurrak kategorian, Arkupeko Aimar Otxoteko eta Gure Txokoako Oier Larretxeak 18 eta 10 irabazi zieten Arantzako Ekaitzako Jon Zabala eta Urruñako Iñaki Larretxeari.
Kadete mailan, Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Oiarpeko Ekain Etxeberria oiartzuarrak 18 eta 13 irabazi zieten Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokiri.
Gazteak B mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ultzamako Xabier Aizpuruak 22-7 irabazi zieten Biltokiko Oian Canabal eta Arkupeko Julen Palenzuelari.
Gazteak A mailan ikusi zen finalik gogorrena. Azkenean, Berako Gure Txokoan ari diren Xabi Alkasena eta Xabi Mendy lapurtarrek 22-19 irabazi zieten Gure Txokoako Ander Errandonea eta Mattin Garbisu beratarrei.
Berako finalen ondotik sari banaketa egin zen eta txapelak eta oroigarriak eman zitzaizkien txapeldun eta txapeldun orde guziei, baita ttiki, ume eta kimu mailako partehartzaileei ere. Bortzirietako pilota eskolak tablet bat eta Martikoko bi lote zozketatu zituen finalak bukatzerakoan.