Arropa, jostailu eta elikagaien bankua egiteko asmoa dute Lesakan, beti ere “zuk behar ez duzuna, bertze norbaitek behar izan dezakelakoan”. Lesakako Elkartasun Sare horren egitasmoaren aurkezpena eta bolondresen sarea osatzeko bilera abenduaren 16an, astelehen arratseko 8etan eginen da udaletxeko pleno aretoan.
Izena emateko 948 637005 telefonora deitu edo udala@lesaka.net helbide elektronikora idatz daiteke.