Ehun urte bete ditu Berako Lucia Larrañetak abenduaren 9an

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 10a

Berako Zahar Etxean kantuz ospatu zuten Luciaren mendeurrena. Utzitako argazkia

Bi seme-alabekin, 5 bilobekin, 2 birbilobekin eta Orbaitzeta sorterritik etorritako senideekin ospatu du

1913ko abenduaren 9an sortu zen Lucia Larrañeta Burusco Orbaitzetan. Ehun urte beranduago mendeurreneko ospakizunak egin zituzten Berako San Jose Zahar Etxean. Bertan izan ziren Luciaren bi seme-alabak, Pedro Mari eta Maria Jesus, erraina eta suhia, 5 bilobak eta 2 birbiloba. Ikusi argazkiak

Familiako eta Zahar Etxeko bizilagunen zorionak eta musuak ez ezik, Berako kantarien eta adinekoen kantuak eta Herriko Etxeak eskainitako loreak ere jaso zituen astelehen arratsaldean, Marisol Taberna alkatearen eta Isidora Agirre zinegotziaren eskutik. Luntxaren ondotik, Berako Abesbatzak kantatutako meza aditu zuen eta jotak ere abestu dizkiote. Beratik ez ezik, Orbaitzetatik ere hainbat senide etorri dira eta bertako irudiak zituen bandeja eman diote.

Orbaitzetan jaio zen Lucia Larrañeta Burusco duela ehun urte eta gazte denboran zerbitzari lanean aritu zen, hoteletan, jatetxetan… 1946ko maiatzaren 16an ezkondu zen Sixto Ramosekin eta Pedro Mari eta Maria Jesus seme-alabak izan zituzten. 1961ean etorri ziren Berara bizitzera eta beraz, bizi erdia baino gehiago Beran eman du. Seme-alabek 5 biloba eta 2 birbiloba ere eman dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun