Asteburu honetan jokatuko dira Bortzirietako eskuz binakako txapelketako finalak

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 9a

Lesakako Aitor eta Jon Galardi anaiak ttikien finalerako sailkatu dira. Artxiboko argazkia

Larunbatean Lesakan eta igandean Beran jokatuko dira azken partidak

Asteburu honetan, gibeleratuak geldituak ziren partidak jokatu dira eta honenbertzez, erabakia gelditu da Bortzirietako eskuz binakako hamahirugarren pilota txapelketako finalak zein bikotek jokatuko duten. Lehen aldiz bi egunetan eta bi herritan banatuak jokatuko dituzte azken partidak, abenduaren 14 eta Lesakan eta Beran.

Asteburu honetan, gibeleratuak geldituak ziren partidak jokatu dira eta honenbertzez, erabakia gelditu da Bortzirietako eskuz binakako hamahirugarren pilota txapelketako finalak zein bikotek jokatuko duten. Lehen aldiz bi egunetan eta bi herritan banatuak jokatuko dituzte azken partidak, abenduaren 14 eta Lesakan eta Beran.

Aste honetan jokatu diren errekuperazio partidetan honako emaitza hauek izan dira:

Kadeteak

Imanol Ugalde (Oiarpe) eta Enaitz Telletxea (Erreka), 15; Beñat Ordoki eta Jonan Fagoaga (Arkupe), 18

Gazteak B

Oian Canabal (Biltoki) eta Julen Palenzuela (Arkupe), 22; Ibai Ros eta Harri Maritorena (Gure Txokoa), 13

Umeak B

Adei Villamea eta Andde Maritorena (Gure Txokoa), 18; Gaizka Zulaika (Ekaitza) eta Aritz Etxebeste (Irun), 6

Kimuak B finalerdia

Andoni Otxoteko eta Rafaela Gomes (Altxata), 18; Iker Etxebeste (Irun) eta Unax Villamea (Gure Txokoa), 5

Haurrak

Jon Zabala (Ekaitza) eta Iñaki Larretxea (Urruña), 18; Xan Ongaretti (Gure Txokoa) eta Josu Azpiroz (Oiarpe), 6

 

Bortzirietako txapelketako finalak

Finalei dagokienez, larunbat goizeko 10:00etan hasita jokatuko dira lehen finalak Lesakan. Ttikien kategorian, Arkupeko Aitor Galardi eta Jon Galardi, Gure Txokoako Andoni Latorre eta Koldo Lacar-en kontra ariko dira. Umeak B kategorian, Arkupeko Eloi Sanchez eta Oihan Etxeberria, Gure Txokoako Adei Villamea eta Andde Maritorenaren kontra. Umeak A mailan, Gure Txokoako Unai Alzugarai eta Andoni Telletxea eta Unai Lluzia eta Jon Pagola izanen dira aurrez aurre eta Kimuak B mailan, azkenik, Irungo Iker Amiano eta Unai Amiano, Altxatako Andoni Otxoteko eta Rafaela Gomesen kontra ariko dira.

Igande goizeko 10:00etan hasita, Berako Eztegaran jokatuko dira gainerako finalak. Kimuak A mailan, Gure Txokoako Josetxo Sese eta Asier Telletxea, Txarutako Mikel Ariztia eta Beñat Etxebereren kontra ariko dira. Haurrak kategorian, Arkupeko Aimar Otxoteko eta Gure Txokoako Oier Larretxeak Ekaitzako Jon Zabala eta Urruñako Iñaki Larretxea izanen dituzte arerio. Kadete mailan, Gure Txokoako Mikel Eltzaurdia eta Oiarpeko Ekain Etxeberria, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Beñat Ordokiren kontra ariko dira. Gazteak B mailan, Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Ultzamako Xabier Aizpurua Biltokiko Oian Canabal eta Arkupeko Julen Palenzuelaren kontra ariko dira eta Gazteak A mailan, Gure Txokoako Ander Errandonea eta Mattin Garbisu, Xabi Alkasena eta Xabi Mendy taldekideen kontra ariko dira.

Sari banaketa igandean, Berako partiden ondotik eginen da. Bortzirietako pilota eskolak tablet bat eta Martikoko bi lote zozketatuko ditu finalak bukatzerakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun