Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan hiruhilabete bukaerako eta Eguberri inguruko entzunaldi eta kontzertuetan murgilduta dago. Abenduaren 10ean, astearte arratsaldeko 6etatik aitzinera trikitixa eta akordeoi entzunaldia eskainiko dute.
Ihintza Udaeta trikitilariak “Quisiera ser alcalde” herrikoia jokodu; Idoia Ibarboure trikitilariak “Zazpi jauzi” herrikoia; Alaitz Iriarte trikitilariak “Din Dan Don” herrikoia, Nerea Iparragirre trikitilariak “Nahiko larri” herrikoia; Naroa Viñao akordeoilariak “Quand je me promène” herrikoia, Lorea Ugalde akordeoilariak “Axuri beltza” herrikoia; Naroa Otamendi akordeoilariak “Valcarlos” herrikoia; Naroa Viñao, Naroa Otamendi eta Lorea Ugalde akordeoilariek “Titanic (James Horner); Ainara Fernandez akordeoilariak “Amaren besoetan” (Sorotan Bele); Maialen Larrañaga akordeoilariak “De colores” herrikoia; Ane Fagoaga eta Maialen Larrañaga akordeoilariek “Udarako gau luzeak” (Vendetta); Ane Fagoaga, Maialen Larrañaga eta Ainara Fernandez akordeoilariek “Baltsa Lasa” (Aiko); Katixa Saralegi trikitilariak “Euskaraz” herrikoia; Naroa Zapiain eta Jone Etxepare trikitilariek “Polka” herrikoia, Ekiñe Taberna eta Lorena Perez trikitilariek “Vals” (Koldo Iparragirre) eta “Udaberria” herrikoia; Leire Bereau trikitilariak “Egun da Santi” herrikoia; Onintza Zapiain eta Irati Fagoaga trikitilariek “Pasodoble” (Esne Beltza); Ekhiñe Zapiain eta Irati Ibarra trikitilariek “Bok espok” (Kepa Junkera); Eneritz Goia trikitilariak “Kalanbrea” (Gozategi); Ane Pacheco trikitilariak “Amei” (Amaia eta Kristina); Ane Bereau eta Oihana Amorosek “Ilargi bete” (Amaia eta Kristina); Sarai Etxarte eta Ainhoa Larretxeak “Dantzalekuan” (Gozategi) eta emanaldia bukatzeko, trikitixa taldeak Maixa eta Ixiarren “Bexamela eta pastela” joko du.