Etxe izenekin errotuloak jartzen hasiak dira Igantzin

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 13a

Dantzarien laguntzarekin paratu dituzte etxe izenen lehen errotuluak Igantzin. Oskar Txoperena

Guztira 90 etxetan paratuko dira urtarrilaren 10era bitarte

Joan den larunbatean, abenduak 7, Igantziko zenbait etxetan errotulua paratu zuen Euskara Batzordeak. Guztira 90 etxe izan dira errotulua paratzea eskatu dutenak, baina egun horretan bortz paratu ziren, herriko musikarien, dantzarien eta hainbat herritarren aitzinean, Udazkeneko Kultur Egunen baitan. Ikusi argazkiak

Gainerako errotuluak orain hasi eta urtarrilaren 10era bitarte paratuko dira, eta horretaz arduratuko da Joxemari Burgete herritarra. Errotulua eskatu duten etxeetara joanen da, baina betiere beharrezkoa izanen da etxeko jabeak bertan izatea, errotulua paratu ahal izateko.

Proiektu hau garatu ahal izateko, Igantziko Euskara Batzordeak merkatua antolatu zuen joan den apirilaren 28an. Bertan herritarrek emandako bigarren eskuko liburuak, apaingarriak, DVDak, bitxiak hala nola baratzeko produktuak, etxean egindako postreak, mermeladak, kontserbak, sendabelarrak... saldu ziren, eta bildutako diruarekin proiektu hau aitzinera eraman ahal izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun