Afaria eta monologoa antolatu ditu Lesakako Gazte Asanbladak abenduaren 7rako

TTIPI-TTAPA 2013ko abenduaren 2a

Oihan Vegak "Euskararen espektakulue" bakarrizketa eskainiko du larunbatean Arranoko afalondoan. Artxiboko argazkia

Arranon eginen den afalondoan Oihan Vegak “Euskararen espektakulue” bakarrizketa eskainiko du

Lesakako Gazte Asanbladak antolatuta afaria eta monologoa izanen dira abenduaren 7an Arrano elkartean.

Lesakako Gazte Asanbladak antolatuta afaria eta monologoa izanen dira abenduaren 7an Arrano elkartean.

Larunbatean 21:00etan hasiko den afarian txaka ensaladilla, txanpian, kroketak, oilasko errea, izozkia, kafea eta kopa izanen dute. Txartelak ortzirala baino lehen eskuratu behar dira Arranon, 15 euroren truke. Afalondoan, Oihan Vegak “Euskararen espektakulue” bakarrizketa eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun