Iazko arrakasta ikusita, aurten ere tonbola antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Elkarteko dendetan egindako erosketen truke banatutako txartelekin sariak eskuratu ahal izateko, azaroaren 30ean aterako dituzte zenbakiak, 19:00etatik aitzinera plazan. Pintxoak eta edariak ere banatuko dira, giroa goxatzeko.
Zerbitzuen Elkarteak 10.000 boleto banatu ditu eta gisa guzietako sariak banatuko dituzte. Hori bai, saria jaso nahi duenak plazan egon beharko du larunbat arratsean.