Metereologia estazio automatikoa paratu dute Berako Larrategaina inguruan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 28a

Larrategaina inguruan paratu dute esteazio metereologikoa, Larratenea baserritik hurbil. Nafarroako Gobernua

Denbora errealean emanen ditu uholdeak eta suteak saihesteko baliagarriak izan daitezkeen datuak

Berako Santa Barbara mendiaren magal batean, Larrategaina inguruan paratu du Nafarroako Gobernuak metereologia estazio automatiko berria, datuak denbora errealean ematen duena. Honela, Ultzaman jarri berri dutenarekin batera, gisa honetako 20 estazio daude Nafarroan eta bertze 9 datuak denbora errealean ematen ez dutenak.

Estazio hauek guziek sentsoreak dituzte, tenperatura, hezetasun erlatiboa, euri prezipitazioak, eguzki erradiazioa eta 10 metroko altueran haizearen abiadura eta norabidea neurtzen dutenak. Hamar minutuero biltzen dituzte datuak eta Nafarroako Gobernuaren metereologia orrialdean sartzen dute informazioa.

Denbora errealean ematen diren datu horiek baliagarriak izan dira larrialdi egoeretan, hala nola sute, uholde eta haizete handietan. Edozeinentzat eskuragarri daude datu horiek eta jendeak gero eta interes handiagoa du datu horiek jakiteko. Hala, Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez, metereologia webgune horrek 1.400.000 bisita jaso ditu urrian, joan den urte osoan baino gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun