Keinu Leihoak 2013 antzerki zikloa antolatu du aurten ere Lesakako Mairu antzerki tailerrak

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 28a

Larunbat arratsaldean Kasinon eginen diren clown inprobisazioekin hasiko da

Bertze urte batez, Lesakako Mairu antzerki taldeak Keinu Leihoak antzerki zikloa antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Bertze urte batez, Lesakako Mairu antzerki taldeak Keinu Leihoak antzerki zikloa antolatu du, Udalaren laguntzarekin.

Lehenbiziko saioa azaroaren 30ean, larunbat arratsaldeko 6etan eginen da, “Klun komando” izenburupean eginen diren clown inprobisazioekin.

Abenduaren 7an, Blanca eta Ines Rubioren eskutik “Klowntzertua” eskainiko da Zahar Etxean, 17:00etan hasita.

Abenduaren 8an, Hebentik elkartearen “Xora” filma eskainiko da 17:00etan hasita udal aretoan eta ondotik Titika Rekalt aktorearekin solasaldia izanen da. 14 urtetik goitikoei zuzendutako ekitaldia da eta 2 euro kobratuko dituzte.

Abenduaren 14an, azkenik, Gilkitxaro Antzerki Taldeak “Urak ttiki dire” antzeslana eskainiko du 20:30ean Kasinon. Emanaldi hau ere 14 urtetik goitikoei zuzendua da eta 2 euro kobratuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun