Kultur Egunak abenduaren 6tik 8ra izanen dira

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Eguraldiak laguntzen badu frontoian eginen da gazta lehiaketa eta bertzenaz Biltokin. Artxiboko argazkia

Gazta lehiaketaren hamargarren edizioa eginen da igandean

Euskara Batzordeak prest ditu aurtengo kultur egunak. Abenduaren 6tik 8ra bitartean mota guztietako ekitaldiak prestatu ditu, horietako batzuk Sanmigelen aitzineko astebururako programatuak zirenak dira, Saioaren zoritxarreko istripuarengatik bertan behera gelditu zirenak.
 
ORTZIRALA, ABENDUAK 6
 
• 16:00etan haurren­tzako pelikula bat izanen da eskolan.
 
• 17:30ean bi orduz, eskolako ordenagailuen gela irekia egonen da, nahi duen guztia joateko.
 
• 21:00etan Baratzondon, Bat-batean. Munduko musikekin ber­tsotan izeneko emanaldia izanen da. Ikuskizun ho­rre­tan Oskar Estanga bertsolari eta musikariak eta Miel Mari Elosegi Luze ber­tsolariak, munduko kantu eta doinu ezagunekin osatutako bertso saioa eskainiko dute, hainbat musika tresnaz lagundurik.
 
LARUNBATA, ABENDUAK 7
 
• 16:30ean hasita he­rriko dantzariek karrikabuelta eginen dute, zenbait tokitan beren dantzak eskainiz. Bitartean, euskara ba­tzordeko kideek he­rri­ko zenbait etxeri errotulua paratuko diote.
 
• 18:00etan  dantza taldeak saio labur bat eskainiko du frontoian.
 
• 21:00etan teatroa izanen da Baratzondon. Txirene taldeak Sarean zintzilikaturik an­tzezlana eskainiko du. 
 
IGANDEA, ABENDUAK 8
 
• 11:30ean haurren arteko herri kirol saioa izanen da frontoian. Lehiatuko direnak Igantziko eta Basaburuko neska-mutikoak izanen dira.
 
• 12:00etan Igantziko X. Gazta Lehiaketa izanen da. Urtero bezala, herritarrek ekarritako gaztak dastatu beharko ditu epaimahaiak. Ondotik banatuko dira sariak. Eguraldia lagun, lehiaketa frontoian izanen da, eta, bertzela, Biltoki elkartean.
 
• 17:00etan trikitixa jaial­dia izanen da frontoian. Bertan parte hartuko dute herriko trikitilariek eta panderojoleek, baita inguruko hainbat herritakoek ere. 
 
• 18:00etan berendua izanen da frontoian. Opilez eta sagardoaz gainera, lehiaketako gaztak dastatzeko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun