Azaroaren 15ean egin da Usategietako gastronomia lehiaketa. 12 jatetxek parte hartu dute bertan eta Lesakako Kasinok eraman du urrezko paleta. Zilarrezko paleta berriz, Elizondoko Santxotenarentzat izan da eta berrikuntza saria Iruñeko Trujillo jatetxeak irabazi du (joan den urteko irabazlea izan zena). Lehiaketa honetara herriko 2 jatetxe aurkeztu dira; Etxalarko Benta eta Elutsa ostatua.