80 dozena uso harrapatuta akabatu da aurtengo sasoia

Irune eta Itsaso 2013ko azaroaren 27a

Azaroaren 8an Landagain eskolako ikasle eta irakasleak Usategietara bisita egin zuten. Eguraldiak lagundu ez zuelako, ezin izan zuten pentsatu bezala Lizaietaraino ailegatu. Joandako 72 ikasleak, azal

Eguraldia kontuan hartuta ez da batere sasoi ona izan

Azaroaren 16an sasoi bukaerako besta egin zuten usazaleen etxolan. 40 lagun ingu­ru bildu ziren eta giro ederrean bazkaldu zuten Litri akordeoilariak alaituta. Usategietako ehiza sasoia ofizialki azaroaren 20an akabatu bazen ere, egun pare batzuetan segitu zuten sareak jartzen. Aurtengoa eguraldi aldetik sasoi txarra izan da; ­urrian hilabete ia osoan haizegoa izan zen eta azaroan berriz euria. Sasoiko 50 egunetatik 30 egunetan jarri ahal izan ziren sareak eta urriaren 30 eta 31 izan ziren egunik garrantzitsuenak, 19 eta 18 dozena uso ha­rrapatuta.
 
Bisiten aldetik be­rriz, aurten haizego egun aunitz izanik, inoiz baino jende gehiago animatu da bisita gidatuak egitera. Denera 450 lagunek egin dute, hala ai­tzineko urteko bisitariak bikoiztu dira.
 
Bertzalde aurten komunikabide aunitz eto­rri dira tradizio hau ezagutzera: Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Xaloa Telebista, Tele 5, Navarra TV, Radio Marca, Radio Irun, Euskalerria Irratia... Etb1eko "kontrako eztarria" programan ere parodia egin zieten usazaleei.
 
USATEGIETAKO BOLETOEN ZENBAKI SARIDUNAK
 
Azaroaren 15ean egin zen boletoen zozketa eta hauek dira zenbaki sarituak.
 
1. saria: 12 uso bizirik, 346 zenbakia; 2. saria: 2 lagunen­tzako afaria Elutsa ostatuan, 141 zenbakia; 3. saria: Usategietako produktu lotea, 318 zenbakia.
 
Lehenengo saria Landaburukobordara joan da eta bigarren eta hirugarren zenbakiak dauzkatenek hiru hilabeteko epea dute 690267756ra deitzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun