Ile-mozketak eta orrazketak ANFASen alde Yoan ileapaindegian

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Josu Inciarte

ANFAS erakundeari laguntzeko elkartasun ekintza egin zuen azaroaren 16an Yoan ileapaindegiak. Egun horretan, arratsaldez egindako ile-mozketa, orrazketa eta makillaje saioetan lortutako diru guzia ezintasun psikikoren bat duten pertsonei laguntzen dien erakunde horrentzako izan zen. Jende aunitz hurbildu zen eta diru guztia ongi etorriko zaie, zailtasun ekonomikoak dituelako elkarteak eta langile batzuk soldatak kobratzeko arazoak ere izan dituztelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun