Nafarroako Eguna ospatzeko emanaldia eskainiko du Garraldako Abesbatzak abenduaren 3an, asteartean13:00etan Kultur Etxean. Nafarroako Gobernuak antolatu du ekitaldia.
Musika kontuekin segituz, abenduaren 13an Lesakako bandak kontzertu pedagogikoa eskainiko du 19:30ean Kultur Etxean (sarrera 3 euro).
Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan ere, Eguberri inguruko entzunaldiekin hasiko dira. Abenduaren 10ean trikitixa-akordeoi entzunaldia izanen da 18:00etan. Abenduaren 17an biolin entzunaldia eskainiko dute eta 18an Eguberrietako kontzertua.