«Gure herrian eta instituzioetan ikurrinak egon behar duela pentsatzen dugu, bertze euskal ikurrekin batera eta ez inposatutako kanpoko banderarik». Aldarrikapen hau egiteko intentzioz, herriko gazteeei Euskal Besta bat egitea bururatu zaie eta hori prestatzen hasteko bilera deitu dute azaroaren 30erako. Larunbat arratsaldeko 4etan izanen da hitzordua Beralandetan eta bakoitzak ahal duen heinean laguntza ematea proposatzen dute, «edozein laguntza ongi etorria izanen da».