Euskal Herriko gizarteak bizi duen garai berrian, bakea eta elkarbizitza sustatzea eta sendotzea lehentasunezkoak dira, eta zeregin horretan konpromiso partekatua bultzatu nahi du Udalak, konpromiso soziala zein pertsonala. Horretarako, eta Baketiken laguntzarekin, Udalak “Elkarbizitza eta bakea” programa martxan paratzea erabaki du. Nafarroan gisa honetako programa bat abian paratzen lehenbiziko udalerria izan da Berakoa. Programaren garapenerako ezinbertzekoa da herritarrek zuzenean parte hartzea, eta programaren xehetasunak herritarrei aurkezteko ekitaldia egin zuten azaroaren 15ean Beralandetan. Ekitaldia girotzeko Gorka Espiuren Hablan los ojos dokumentala eskaini zuten.
Programak lau lan-ildo nagusi izanen ditu: alderdi politikoekin bat; herritarrekin bertzea; hezkuntza arloan hirugarrena; eta dibulgazio modukoa laugarrena.