Langile finkoak funtzionario bihurtzeko erabakia inpugnatu du Nafarroako Gobernuak

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 27a

Aldaketa gauzatu nahi bazuten lehendabizi estatutuak aldatu behar zituztela argudiatu du errekurtsoan

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Gizarte zerbitzuen Mankomunitateak eta Hiri Hondakinen Kudeaketarako Mankomunitateak beren langile finkoak funtzionario bihur­tzeko pausoa eman nahi zuten baina Nafarroako Gobernuak inpugnatu egin du erabakia.

Jose Javier Esparzak, Gizarte, Ingurumen eta Administrazio kon­tseilariak aurkeztutako errekurtsoan biltzen denez, Mankomunitateek eman nahi duten pausoa ilegala da, hitzarmena aurkeztu zuten garaian beren estatutuetan langileak fun­tzionarioak izatea debekatzen zuen araua indarrean zegoelako eta ez dutelako lege foralak zehazten zuen epea bete. 19/2013 Lege Forala hartu zuten oina­rritzat eskaria egiteko orduan eta honen 3. artikuluaren arabera aldaketa posible zen legea indarrean jarri eta bi hilabeteko epean. Hala, Nafarroako Gobernuak dio aldaketa gauzatu ahal izateko, lehendabizi estatutuak aldatu eta gero langileak fun­tzionario bihurtzeko prozesua martxan jarri behar zutela Mankomunitateek eta ez estatutuak eta langileen egoera batera aldatu.

KONPOSTA

Donezteben egin bezala, Lesakako ferietan ere konpostajearen ingu­ruko karpa paratuko da. Konpost freskoa eta ondua ikusi, ukitu eta usain­tzeko aukera eta urtarrilean hasiko den kanpainan parte har­tzeko izena emateko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun