Euskal Besta prestatzen hasteko bilera eginen dute Berako gazteek larunbatean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 26a

Herrian eta instizuzioetan inposatutako ikurrik ez dela egon behar uste dute

«Gure herrian eta instituzioetan ikurrinak egon behar duela pentsatzen dugu, bertze euskal ikurrekin batera eta ez inposatutako kanpoko banderarik». Aldarrikapen hau egiteko intentzioz, Berako gazteei Euskal Besta bat egitea bururatu zaie eta hori prestatzen hasteko bilera deitu dute azaroaren 30erako. Larunbat arratsaldeko 4etan izanen da hitzordua Beralandetan eta bakoitzak ahal duen heinean laguntza ematea proposatzen dute, «edozein laguntza ongi etorria izanen da».

Berako gazteek gogoratu dutenez, «Beran, Hego Euskal Herriko bertze herri aunitzetan bezala, Herriko Etxean bandera Espainiarra zintzilikatzera behartu gaituzte. Orain arte, ez da inoiz Herriko Etxeko balkoian inolako banderarik jarri eta orain Espainiar agintariek, ikurren legearen bidez, Beratar gehiengo politiko eta sozialaren kontra eta gure nortasun, historia, eskubide eta askatasunaren kontra bandera Espainiarra inposatu digute».

Joan den urteko urrian Ikurriñaren Eguna ere ospatu zen Beran eta Altzateko plazan ikurriña bat jarri zen «gure euskal ikurrak aldarrikatzeko». Baina ikurriñak gutti iraun zuen plazan, izan ere Nafarroako Gobernutik ikurriña kentzeko agindua segidan ailegatu zitzaion udalari. «Guzti honegatik, uste dugu garrantzitsua dela gureak diren nortasun ikurren defentsa herritar guzion artea egitea. Ez gara espainiarrak ez eta frantsesak, ez dugu nahi gurea ez denik». diote Berako gazteek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun