Haurrei zuzendutako autoestimu tailerra eginen da azaroaren 27an Etxalarren

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 26a

Asteazken arratsaldeko 5etan hasita Larregian

Heldutasunaren oinarria da autoestimua, ikasi eta erakusten den zerbait da. Hori kontuan hartuz, 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendutako autoestimu tailerra eginen dute azaroaren 27an, asteazken arratsaldeko 5etan Etxalarko Larregian.

Kontzentrazioa estimulatuko dute eta norbere burua baliesten ere ikasiko dute, bertzeak bertze elkarrekin jolastuz, ipuinak kontatuz, yoga, meditazioa eta arnasketa tekniken bitartez. Izen emateko Mireiari deitu behar zaio, 656 718694 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun