Azaroan Lesakan gauzatzen ari den bertso egitarau zabalaren bertze ale bat izanen da azaroaren 23an, larunbat arratseko 23:30etik aitzinera Haizegoa ostatuan. Hain zuzen, Lesaka eta Markina arteko bertso desafioa jokatuko da. Herrikoen ordezkari Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Eneko Fernandez izanen dira eta Bizkaiatik Nerea Ibarzabal, Iratxe Ibarra eta Lander Ibarluzea ariko dira.
Sarrera doan izanen da.