Aita Donostia Abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 23an Beran

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 21a

Aita Donostia Abesbatzak Beran eskainiko du emanaldia. Utzitako argazkia

Larunbat arratsaldeko 8etan Kultur Etxean

Donostiako Aita Donostia Abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 23an, larunbat arratsaldeko 8etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Berako Abesbatzak antolatu du emanaldia, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin.

Donostiako Aita Donostia Abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 23an, larunbat arratsaldeko 8etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. Berako Abesbatzak antolatu du emanaldia, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin.

Zehazki, O magnum Mysterium (Vitoria), O Bone Jesu (Anchieta), Signore delle Cime (Marzi), Eli Eli (Bardos), Soon i will be done (Dawon), Esta tierra (Busto), En mi viejo San Juan (Estrada), Binbili bonbolo, Zeruan (Aita Donostia), Pilota partida bat (Aita Donostia), Oi ama eskualherri (L. Ondarra), Herribera (L. Ondarra), Ilunabarra (Mocoroa), Maitia nun zira (Lazcano) eta Kalez kale (Sorozabal) abestuko dituzte.

 

Aita Donostia Abesbatza

Gaztedi Elkarteak 1985an sortua izan zen. Elkarte honek kaputxinoekin duen loturagatik, Aita Donostia musikari famatuaren izena hartu zuen.

Hasieratik, bere jarduera etengabe gehitzen joan da, nahiz eleiz funtziotan zein emandako kontzertuetan ere.

Donostian eta Gipuzkoako zenbait herritan kantatu izanaz aparte, Nafarroan, Errioxan, Kantabrian, Asturiasen, Madrilen, Sorian, Hueskan eta 2006an Argentinako hainbat hiritan kontzertu ugari eman du.

Lehiaketatan ere parte hartu izan du. Aipagarriena Autolen (Errioxan) lorturiko lehen saria izanik.

Duela 14 urtetik bere zuzendaria den Javier Alberdik sorturiko “Semana Musical Aita Donostia”n parte hartzen du Ferialis Meza, Fauren Requiema, Felipe Gorritiren Meza, Mozarten Koroatze Meza interpretatuz besteak beste.

2010ean, 25.urteurrena ospatuz kontzertu eta emanaldi ugari izan du.

2011an, koralkide berrien laguntzaz, hainbat ekitaldi eman zituen, Bartzelonako Sagrada Familian eta Montserraten kantatutakoak aipagarrienak direlarik. 2012an, Logroño, Talavera de la Reina eta Jacan emandako kantaldietan goraipamen nabarmenak lortu zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun