80 korrikalarik parte hartu zuten Lizuniagako Igoeran

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

Haur eta heldu, mutil eta neska aunitz ibili ziren korrika Lurraren Egunaren bezperan. Utzitako argazkia

Gizonezkoetan Victor Madejon irundarra nagusitu zen eta emakumeetan Maika Ariztegi iturendarra

Eguraldi hagitzez hobea izan arren, joan den urtean baino kirolari gu­ttiago bildu zen urriaren 26an Lizuniagako Igoeran. Denera 80 korrikalari atera ziren proba nagusian eta bertze hainbat neska-mutiko ibili ziren lehenago ttikiagoei zuzendutako probetan.
 
Proba nagusiari dagokionez, gizonezkoen artean Victor Madejon irundarrak irabazi zuen (17’57”), segundu bat gehiago behar izan zuen Santi San Miguel donezteberrak eta hiruga­rren Juan Karlos Korta irundarra izan zen (18’26”). Denak ere, 2008an Abdelfettah Louajarik egin zuen erre­korretik (16’01”) urrun. Lehenbiziko beratarra Ibai Iturria izan zen (zazpigarren sailkapen orokorrean, 19’06”ko denborarekin), Juan Luis Irazoki (19’18”) eta Iñaki Pikabearen aitzinetik (19’37”).
 
Emakumeetan lehendabizikoa Maika Ariztegi iturendarra izan zen, 23 minutu eta 36 segunduko denborarekin (aurtengoarekin hamaseigarren aldiz irabazi egin du Berako proba). Bigarren Leire Te­lletxea beratarra izan zen (25’11”) eta hirugarren Irene Matxiarena beratarra (26’22”).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun