Nafarroako mendi lasterketa txapelketa irabazi du Joseba Larralde beratarrak

TTIPI-TTAPA 2013ko aza. 14a, 14:45

Joseba Larralde podiumaren erdian. TTIPI-TTAPA

Urriaren 26an Tafallan jokatutako Hiru Mugak proban nagusitu zen

Manttale taldeko Joseba Larralde Altzugarai kirolari beratarrak irabazi du Nafarroako Mendi lasterketen txapelketa. Urriaren 26an, Tafallan jokatu zen Hiru Mugak lasterketan erabaki zen txapela eta duela bi urte arte bizi­kletan ibiltzen zen beratarra garaile izan zen. 21 kilometro terdiko luzera eta 1.550 me­troko desnibel positiboa zuen ibilbide gogorra osa­tzeko 2 ordu, 2 minutu eta 25 segundu behar izan zituen.

45 segunduko abantaila atera zion bigarren izan zen Saltoki taldeko Endika Gartzia Eizagirreri. Hirugarrenari, berriz, 6 minutu eta 45 segunduko aldea atera zion. Javier Tirapu Corerak osatu zuen proba nagusiko podiuma.

Emakumezkoen artean, Laura Sola de Miguel da Nafarroako txapeldun berria. Beteranoetan Ander Unzu­rrunzaga Iurrebaso nagusitu zen, Carlos Garcia Rekondo eta Xabier Azpirotz Saralegiren aitzinetik eta emakumeetan Antonia Gil Martinezek irabazi zuen, Inma Aldazen aitzinetik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun