Lesakako Andra Mari eta Berako San Jose Zahar Etxeetan bizi direnen egunerokoa bizitzeko eta aldatzeko asmoarekin, Elkarrizan boluntario taldeak hiru ekitaldi antolatu ditu hemendik urte bukaerara. Musika eta antzerkia izanen dituzte bi zahar etxeetan.
Hasteko, azaroaren 18an, astelehen arratsaldeko 5etan Jose Ignacio Muruak eta Roberto Alvarezek musika emanaldia eskainiko dute Lesakako Zahar Etxean. Astebete beranduago, azaroaren 25ean, Berako Zahar Etxean eskainiko du kantaldia bikoteak.
Abenduaren 27an, Berako Emaitza antzerki taldeak Esperando a la inglesa antzeslana eskainiko du Lesakako Andra Mari Zahar Etxean, 17:00etan.