Azaroaren 16an, larunbatarekin, Berako Abesbatzak emanaldia eskainiko du elizan. Emanaldia 20:30ean izanen da. Ez da lehen aldia Berako Abesbatzak Igantzi bisitatzen duela, lehen ere, bakarka nahiz bertze abesbatzekin batera, izana baita. Oraingoan abesbatza María Barredoren zuzendaritzapean dator. Kontzertuak bi zati izanen ditu: lehenengoan polifonia landuko dute, eta bigarrenean kantu herrikoiak. Emanaldia Igantziko Abesbatzak antolatu du, Udalak lagunduta.