Kultur Etxeak hainbat zerbitzu eskainiko ditu aurten ere eta berrikuntza gisara Kultur Etxea Txartela jarri du herritarren eskura. Kultur Etxeak antolatzen dituen ekitaldiak finantzatzeko bidea izanen da. Txartelaren erabiltzaileek gainera, deskontua izanen dute, txartelik ez dutenek euro bat ordaindu beharko dute ekitaldiko, txarteldunek berriz, 10 euro balio duen txartelarekin 12 ekitaldirako sarrera izanen dute. Norberak nahi duen ekitaldietan erabili liteke eta aurreratu dutenez, mota desberdinetako (musika, antzerkia, hitzaldiak, tailerrak…) ekitaldiak antolatuko dira, eta gutxienez hilabetero bat izanen da. Txartela eskuratzeko, formularioa bete eta 10 euroko ordainketa egin behar da Kultur etxean bertan.
ONLINE DENDA
Etxalarko web orrian “Kultur etxeko online denda” atala sortu da. Bertan Etxalarko herriarekin erlazionatutako produktuak eskaintzen dira eta momentuz lau daude aukeran: Etxalarko usategietako DVD-a, Etxalarko etxeen izenak liburua, Etxalarko etxeen zenbait jakingarri liburua eta Etxalarko xoko eta jendeak erretratoetan liburu eta diska. Aurrerago produktu gehiagorekin eskaintza zabaltzeko asmoa dute.
INFORMATIKA IKASTAROA
Informatikako ikastaroa egin nahi duenak, Kultur etxean izena eman dezake. Jende nahikoa bildu, taldea osatu eta interesatuen beharretara egokituko da eskaintza.