Bertsozaleak asetzeko moduko hilabetea izaten ari da. Hilaren 2an, bertso gaztain jate saioa antolatu zuen Bortzirietako bertso eskolak, udalaren eta Euskara Mankomunitatearen laguntzaz. Pintxoak eta gaztainak dastatu bidenarbakoan, Andoni Egaña eta Amets Arzallusen saioa aditzeko aukera izan zuten Basurde elkartean 70 bat bertsozalek. Josu Goikoetxea izan zuten gai-jartzaile. Hilaren 9an, Andra Mari Zahar Etxeko saioa izan zuten. Azaroaren 23an, Lesaka eta Markinako bertsolarien arteko desafioa eginen da 23:30etik aitzinera Haizegoa ostatuan eta ferietako saioan Unai Agirre eta Julio Soto ariko dira.