Urriaren 14tik 18ra Irain eskolako 5. mailako ikasleak ingeleseko irakaslearekin batera, Irunberrin izan ziren ingelesean murgiltzeko programa batean, Arantza, Elizondo eta Otsagiko ikasleekin batera. Goizetan ingelesako klaseak jaso zituzten eta arratsaldetan berriz ekintza ugarietan ibili ziren: igerilekuan jokuak eginez, ibilaldiak, kirola eta jokuak, dantzak… Ekintzarik nagusiena Irunberriko arroilara egin zuten txangoa izan zen, bertan ikusi baitzuten ikasitako guztia. Esperientzia hagitz positiboa izan da guztientzat eta ingelesa ikasteaz gain bertze arlo ugari jorratu dituzte: autonomia, bizikidetza…