ANFASen aldeko ile mozketa Yoan-en

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

Yoan ileapaindegiak ANFAS erakundeari laguntzeko ekimena pres­tatu du azaroaren 16rako. Normalean larunbat arratsaldetan irekitzen ez badu ere, larunbat honetan 15:00etatik 20:00etara ireki eta jaso­tzen den diru guzia ANFASendako izanen da. Gizonezkoen ile-moz­ke­tagatik 10 euro eta orrazketa eta makillaje edo manikura egiteagatik 20 euro kobratuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun