Asier Gogortza herriko argazkilariaren Plaza libreak erakusketa hilaren 17ra bitarte ikusgai dago Kultur Etxean. Ortzegun eta ortziraletan 17:00etatik 19:00etara eta larunbat eta igandetan 16:00etatik 19:00etara. Pilota plaza desberdinen tipologiak erretratatzen hasi zen Gogortza eta bilaketa estetiko horren ondorioz, plaza libreak soilik aukeratu zituen.