Azaroaren 15ean, ortziral arratsaldeko 7etan Bidazi elkarteak Batzar orokorra deitu du Cederna-Garalurrek Alkaiagan duen egoitzako bilera-gelan. Hainbat puntu lantzen aritu dira azkeneko hilabeteetan, eta azkenik elkarteak baditu proposamen batzuk bazkide guztien artean eztabaidatzeko. Alde batetik, Azokarako aproposa dirudien lokala aurkeztuko dute. Antolatuko dituzten komisio edo lan taldeen inguruan ere solastuko dute, denen artean talde hauek betetzen joateko. Bertzalde, lokala montatzeko izanen den lanari aurre egiteko, auzolanerako deialdia ere luzatuko dute.
Behin lokalarena argituta, hilabeteroko kuota ordaintzen hasiko dira, beraz bazkide zenbakia eta kontu korrontearen zenbakia eraman beharko dira.