Berako Abesbatzak kontzertua emanen du azaroaren 16an Igantziko elizan

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 14a

Berako abesbatzaren kontzertuak bi zati izanen ditu: lehenbizikoan polifonia landuko dute eta bigarrenean kantu herrikoiak. Artxiboko argazkia

Berako Abesbatzak kontzertua emanen du azaroaren 16an Igantziko elizan

Azaroaren 16an, larunbatarekin, Berako Abesbatzak emanaldia eskainiko du elizan. Emanaldia 20:30ean izanen da. Ez da lehen aldia Berako Abesbatzak Igantzi bisitatzen duela, lehen ere, bakarka nahiz bertze abesbatzekin batera, izana baita. Oraingoan abesbatza María Barredoren zuzendaritzapean dator.

Kontzertuak bi zati izanen ditu: lehenengoan polifonia landuko dute, eta bigarrenean kantu herrikoiak. Emanaldia Igantziko Abesbatzak antolatu du, Udalak lagunduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun