Berako Kafe Antzerki Zikloaren barne, 'Balitzen hioa' antzezlana ikusgai izanen da ortiralean

Ttipi-Ttapa 2013ko azaroaren 7a

'Balitzen hioa' ikuskizuna ortziral gauean eskainiko du Begiradak Taldeak.

Begiradak Taldeak Lixoa ostatuan eskainiko du antzerkia, 22:00etan hasita

Begiradak Taldeak Balitzen hioa antzezlana aurkeztuko du Lixoia ostatuan, 22:00etatik aitzinera. Ikuskizun hau sortzeko lau bertsolariri proposamen bat egin zieten: nahierara, hitzen inguruan hainbat testu idazteko eskatu zieten, eta, gero, testu horiek haria balira bezala, ikuskizuna josi dute. Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdiren hitzak erabili dituzte hitzaren inguruko gogoetak eta iruzkinak ardatz dituen ikuskizun honetarako. Sarrera dohainik da.

Berako Euskara Batzordeak, Bortzirietako Mankomunitatearen eta Berako Kultur Batzordearen laguntzaz antolatutako Kafe-Antzerki Zikloaren hamabosgarren edizioak aitzinera segitzen du. Hala, ortziral honetan, azaroak 8, bigarren antzerkia ikusteko aukera izanen da.

Begiradak Taldeak Balitzen hioa antzezlana aurkeztuko du Lixoia ostatuan, 22:00etatik aitzinera. Ikuskizun hau sortzeko lau bertsolariri proposamen bat egin zieten: nahierara, hitzen inguruan hainbat testu idazteko eskatu zieten, eta, gero, testu horiek haria balira bezala, ikuskizuna josi dute. Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdiren hitzak erabili dituzte hitzaren inguruko gogoetak eta iruzkinak ardatz dituen ikuskizun honetarako.

Berako Kafe Antzerki Zikloarekin bukatzeko, azaroaren 16an Tartean Teatroa taldeak Lingua Nabajorum taularatuko du

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun